Conseguimos el sello de Centro Comprometido con la Calidad
Abenduren 12an, Kalitatearekiko Konpromezua duen ikastetxearen zigilua jaso zuen Ibarberri Eskolak. Ikuskaritzatik zuzendutako kanpo auditoretza bat gainditu eta Nafar Gobernuko kalitate sarean naiz ikastetxean lan ugari egin ondoren eman digute Hezkuntza Kontseilariaren eta Hezkuntza Departamentuko Zuzendari nagusiaren eskutik jaso genuen errekonozimendua. Saria guztiona da eta guztiekin elkarbanatu nahi dugu. Mila esker gugan duzuen konfidantzagatik. Lanean jarraituko dugu gure eskola Kalitatezko ikastetxea izan dadin.
El pasado miércoles 12 de diciembre el Colegio Ibarberri recibió el sello de Centro Comprometido con la Calidad. Después de varios años de trabajo tanto en el centro y como en las redes de calidad del Gobierno de Navarra, y una vez superada la auditoría externa realizada por inspección, recogimos dicho reconocimiento de la manos de la Consejera de Educación y del Director General del Departamento de Educación. El premio es de tod@s y queremos compartirlo con tod@s. Muchas gracias por vuestra confianza, seguiremos trabajando para que nuestro colegio sea un centro de calidad.
Irakurle agurgarriak,
Ohore bat da zuek guztiekin hitz hauek partekatzea, ohore bat izan den bezala, Ibarberri Eskolaren izenean, Kalitatearekiko Konpromezua duen ikastetxearen zigilua jasotzea. Ikuskaritzatik zuzendutako kanpo auditoretza bat gainditu eta Nafar Gobernuko kalitate sarean naiz ikastetxean lan ugari egin ondoren eman digute abenduaren 12an Hezkuntza Kontseilariaren eta Hezkuntza Departamentuko Zuzendari nagusiaren eskutik jaso genuen errekonozimendua.
Badira iada 8 urte, Begoña eta Mikel borondatez kalitatea deitzen den honetan sartu zirela, benetan zerbaitetarako balioko ote zuen oso ongi jakin gabe. Proiektu ezezagun eta berri batean murgiltzeak sortzen dituen bildur eta kezka guztiekin hartutako erabaki ausartak, gure ikastetxean etengabeko hobekuntza sustatu eta intentziorik hoberenarekin, ordura arte oso ongi norentzat eta zertarako egiten genuen eguneroko lan hura sistematizatzera eraman gaitu.
Gaur egun zuzentzen dudan taldea gure ikastetxea Ikas Komunitate batean eraldatzeko prozesuan ari da lanean buru belarri. Hezkuntza Departamentuko Proeducar programa eta Ibarberriko klaustro naiz komunitate osoari esker betetzen ari garen ametsa da. Geroz eta berekoiagoa den gizarte honen kontrako norabiean, ikasleen arrakastaz gain elkarlana, solidaritatea, aukera berdintasuna eta elkarrizketa sustatzen dituen proiektu zirraragarria da gurea.
Ikas komunitateak nolako eskola nahi dugun amestera eraman gaitu eta Ibarberrik amets egin du. Patio berri bat, baratza bat, desberdintasunik gabeko eskola bat, familiak aktiboki parte hartzen duten eskola edo kolorez betetako txirrista luzeak dituen eskola batez gain, etengabeko hobekuntza sustatzen duten proiektuak dituen kalitatezko eskola berritzaile batekin ere amets egin dugu. Ametsak betetzeko garaia da eta horretan gaude. Lanean jarraituko dugu gure eskola kalitatezko ikastetxea izan dadin, ez baitago kalitaterik gabeko eraldaketarik ezta eraldaketarik gabeko kalitaterik ere.
Aukera hau aprobetxatu nahiko nuke eskerrak emateko; eskerrak Ibarberriko familia eta ikasle guztiei, eta bereziki klaustroari eta azken urteetan gure ikastetxetik pasatu diren irakasleei, guztien lanari esker egunero hobetzen jarraitzen baitugu. Nere hiru taldekideei, Arantxa M. (Orientatzailea), Begoña eta Yurre, mila esker beti hor egoteagatik. Zuek gabe, ezinezkoa izango litzateke nere ametsak betetzea. Eta azkenik Mikeli, sari hau, gurea bezain berea delako.
Mila esker bihotzez eta zorionak guztioi! Jarrai dezagun elkarrekin ametsak betetzen…
Nerea Labayen
Ibarberri Eskolako Zuzendaria
Comments