top of page

Aniztasuna Aberastasun Eskola Lehiaketako saria

3. maila A taldeko ikasleek Aniztasuna Aberastasun Eskola Lehiaketako saria jaso zuten Baluarten. Hemen saritua izan den beraien lana. Zorionak!!



MAZEDONIA


Gelako lagun guztien artean mazedonia eder bat osatzen dugu,

guretzat goxoena!


Koloretsua, zaporetsua, dibertigarria, berezia, likatsua, bitaminaz

betea.... Eta hau guztia, denok ezberdinak izateari esker.

Agian ez gara hoberenak, edo bai, baino egunero saiatzen gara

ezberdinak eta bakarrak izaten.


Zergatik?


-Ezberdina zarenean, originala eta berezia zarelako.

-Ezberdina zarenean, besteen atentzioa erakartzen duzulako.

-Ezberdina zarenean, inork ezin zaituelako ordezkatu.


-Ezberdina zarenean, mundua beste begi batzuekin ikusten duzulako.


-Ezberdina zarenean...


Guk argi daukagu, denok ezberdinak gara eta harro gaude!

Eta zuek, badakizue, ezberdinak bazarete zortedunak zarete.

Eta ez aldatu inoiz!

Gora EZ berdinak!!


3. maila A taldea





Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page